'Harmailatik' kronika: Mondra-Pasaia partidua

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Norgehiagoka zaila jokatu zuen Mondrak asteburuan, baina hiru puntuak etxean geratzea lortu zuten. 78. minutuan Uribesalgok sartutako golari esker lortu zuen garaipena Mondrak Pasaiaren aurka.

Eibar – Deportivo norgehiagoka ikusteko sarrerak lortu

  Kirola  Debagoiena

Eibar – Deportivo norgehiagoka ikusteko sarrerak lortu

Urriaren 15ean, 12:00etan, Eibar eta Deportivo taldeek jokatuko duten partidurako bina sarrera bikoitz ditugu. Animatu eta parte hartu zozketan!

2017ko Mondran Bike MTB martxaren laburpen-bideoa

  Kirola  Arrasate HARMAILATIK

Mondran Bike MTB martxak utzitako irudiak.

Jon Alberdi eta Mayi Mujika azkarrenak Osintxun

  Kirola  Bergara

Alberdik 46 minutu eta 40 segundo behar izan ditu hamar kilometro inguruko ibilbidea osatzeko. Mujikak iaz ere irabazi zuen, baina gaur lau minututan hobetu du orduko marka, 54 minutu eta 23 segundorekin.

Kostata baina gola egitea lortu eta hiru puntuak Mondrarendako izan dira

  Kirola  Arrasate

Bazekien Mondra taldeak Pasaiaren aurkako partidua zaila izango zela. Makina bat aukera paregabe izan arren 78. minutura arte ezin izan dute golik egin –Uribesalgok sartu du–. "Kostata baina iritsi da gola eta hiru puntuak etxean geratu dira", kontatu du Julen Aranbarri kanpitainak.

250 txirrindulari Mondran Bike MTB martxan

  Kirola  Arrasate

Debagoienetik, Euskal Herri osotik eta urrunagotik, esaterako Burgosetik etorritako txirrindulariek hartu dute parte gaur Arrasaten egin duten Mondran Bike MTB martxan. Lehen orduan herrigunean fresko egin arren, behin mendi aldera igota sekulako giroaz gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek. Zirkuituan egin diren aldaketak txirrindularien gustukoak izan dira, eta aurten Seber Altube plazan hasi eta amaitu denez, herrian beste urte batzuetan baino gehiago nabaritu da martxaren presentzia.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

Aretxabaletan geratu dira hiru puntuak

  Kirola  Aretxabaleta

Aretxabaletan geratu dira hiru puntuak

Lehenenego zatian Ander Fernandezek egindako golari esker, 1-0 irabazi du UDAk Beti Gazteren aurka.

Azken hamar minututan joan zaio partidua eskutatik ARTri

  Kirola  Arrasate

Azken hamar minututan joan zaio partidua eskutatik ARTri

Maila ona erakutsi duten arren Arrasate Rugbi Taldeko mutilek ezin izan dute garaipena eskuratu. 28-36 markagailuan, "pena handiz" amaitu dutela partidua azaldu du Xabier Gardoki Jabo kapitainak. Izan ere, une oro nagusi izan diren arren, azken hamar minututan galdu dute partidua arrasatearrek. 

ARTk azken unean galdu du

  Kirola  Arrasate

Maila ona erakutsi duten arren Arrasate Rugbi Taldeko mutilek ezin izan dute garaipena eskuratu. 28-36 markagailuan, "pena handiz" amaitu dute partidua Mojategin. Izan ere, azken hamar minututan galdu dute partidua une oro nagusi izan diren arren.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Bergarak garaipena eskuratu du etxean

  Kirola  Bergara

Bergarak garaipena eskuratu du etxean

Ohorezko Erregional mailan Bergarak 2-1 irabazi zion Mutrikuri etxean jokatutako partiduan. Hiru puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte beraz bergararrek, eta horri esker, sailkapen orokorrean lider izateari eutsi diote.

Fagor Industrial Aloña Mendik garaipena lortu du Corazonistasen aurka

  Kirola  Oñati

Fagor Industrial Aloña Mendik garaipena lortu du Corazonistasen aurka

Partidu gogorra eta parekatua jokatu ostean, oñatiarrek 22 eta 19 irabazi diote Gasteizko taldeari.

Justin Satchell jokalari ipar-amerikarra fitxatu du Ointxe!-k

  Kirola  Arrasate

Justin Satchell jokalari ipar-amerikarra fitxatu du Ointxe!-k

Miamitik, Saint Leo Unibertsitatetik, datorren Justin Satchell jokalaria fitxatu du Ointxe! Arrasateko saskibaloi elkarteak. Mondragon Unibertsitatea taldearekin EBA mailan jokatuko du 2017-2018 denboraldian.

Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

  Kirola  Antzuola  Debagoiena  Elgeta

Debagoiendarrak bikain Galdakaon Open Euskadin

Pasa den domekan, Euskadiko BTT jaitsieran lehiatu ziren hainbat debagoiendar, Galdakaon. Txomin de Vega elgetarrak lehenengo postua lortu zuen Master 30 kategorian. Honetaz gain, Antzuolako Unai Larreak (Junior mailan) eta Jon Fernandezek (kadete mailan) bigarren postua eskuratu zuten. Master 40 kategorian bestalde, hirugarren postuan geratu zen Manuel Castro.