Antolatzailea: burdinola Irristaketa Taldea.
13 borroka amateur izango dira. 19:00etan hasiko da boxeo ikuskizuna, eta pisaketa 17:00etan egingo dute Harry's Burger jatetxean. Sarrerak salgai Udal Pilotalekuan, Harry's Burguer jatetxean, Beleko tabernan eta 639 27 56 75 telefono zenbakian. Prezioa: aurrez, 18 euro; leihatilan, 23 euro.
Lehenengo denboraldiari ekingo dio Aniztasuna Mugarik Gabe areto futboleko taldeak. Etxean izango da lehen partidua eta ekitaldi berezi bat eginda hasi gura dute. Proiektua eta taldea aurkeztuko dituzte, musikarekin, jokalarien eta babesleen aurkezpenarekin eta beste jarduera batzuekin. Ekitaldia 10:00etan hasiko da eta partidua 12:00etan.
EskoXtreme mendi martxa egingo da.
Aranzadi Ikastolak eta Pol-Pol Mendi Elkarteak Bergarako Orientazio Probaren bigarren edizioa antolatu dute. Izen-ematea www.herrikrosa.eus webgunearen bidez egin beharko da, eta horretarako azken eguna urriak 11 izango da.