Ekainaren 21ean, 22an, 23an, 24ean, 25ean eta 29an ospatu zituzten 1924ko sanjuanak. “Primo de Riveraren diktadurapean bizi ziren garai hartan eta jaien antolamendua eta garapena nahiko kontrolatuta zeuden inor normatik ez ateratzeko, hori horrela, kultura ekitaldi gutxi antolatu zituzten, kirolarekin lotutako ekimenak ziren egitarauan izarrak”, azaldu du Josemari Velez de Mendizabalek denboraldiko azken Hala dio argazkiak podcast-ean.