Hiru taldetan banatuta egingo dute mendi lasterketa prestatzeko irteera, gidari batek lagun eginda. Parte hartzeko, izena eman behar da, formulategi bat beteta.
Korrika taldekoen entrenamendua
Domekan, ostera, Otala Zelaiko krosa prestatzeko saioa egingo du Ibarra kiroldegiko emakumeen korrika taldeak. Helburua da lasterketaren ibilbidea ezagutzea eta emakumeen artean gozatzea. 09:00etan abiatuko dira kiroldegitik –Azbetik bueltan Otala Zelaira igotzeko– eta 09:30ean ekingo diote ibilbideari Otalako aparkalekutik.
Zailtasun baxuko ibilbidea dela adierazi dute, 8,5 kilometro dituena, eta edozeinek parte har dezakeela gogorarazi: "Emakumea bazara, kirolaz gozatu eta ondo pasatzeko gogoz bazaude igande honetan itxaroten zaitugu. Animatu!".