"Pello Garitanok hemen izugarri gozatuko zukeen"

Xabier Urtzelai 2024ko api. 20a, 13:51

Pello Garitanoren omenezko bigarren martxa egin dute gaur, eta San Martin plazan batu diren txirrindulariek –180tik gora– izugarrizko giroa izan dute bederatzi kilometrotako igoera egiteko. "Peio hemen egongo balitz, izugarri gozatuko zukeen", adierazi dute haren lagunek.

San Martin plaza kolorez bete dute Pello Garitanoren omenez bizikleta martxa egitera animatu diren ziklistek. Eta ez da izan gaur egungo maillotak lehenagokoak baino koloretsuagoak direlako, ziklista asko mozorrotuta etorri direlako izan da alaia martxa. "Bistan da Pello kapaz izan zela bere umore ona guri ere kutsatzeko, eta haren omenezko martxa batek halakoa izan behar zuen", adierazi du pailazoz jantzita zegoen Iker Sanchezek. Lokatzako presidente Ion Unamunok ere halaxe hartu du GOIENA, betaurreko handi eta peluka koloretsuarekin: "Egun ederra da gaurkoa, beti nabarmentzen dugu ze garrantzitsua izan zen Pello guretako, baina pozgarria da ikustea zenbat jende batzen duen martxa honek, jai egun berezia da gaurkoa guretako".

Hala, eguraldia lagun umore onean egin dute behetik gorakoa, eta Gorlako kantina ondoan ziklistek jatekoak eta edatekoak izan dituzte indarrak errekuperatzeko. Eta eskertuko dute errekuperatzea, bai, eguna bati baino gehiagori luzatu egingo zaiolako gaur, askok herri bazkarirako bidea hartu dute-eta handik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak