Kadete mailako lasterketa izan zuten atzo goizean Eibarren eta bertan izan ziren, Bolintxo Okidengia - Lana S. Coop. taldeko txirrindulariak. Martxoan hasi zuten denboraldia emaitza onekin dabiltza burutzen, eta azkenean, podiuma iritsi da. Larrañagak, tropeleko esprintean, hirugarren postua eskuratzea lortu zuen Eibarreko udaberri sarian. Gainera, taldeka, Bolintxo Lanak laugarren postua eskuratu zuen. Orain arte, gazteek egin duten lanaren isla. Kadeteen hurrengo lasterketa, Lizarran izango dute, apirilaren 21ean.
Igamoko ziklistak Lea Artibain
Beste alde batetik, Igamoko neskek, asteburuan hiru eguneko lehiaketa izan dute. Lea Artibai challenge-an parte hartu dute, ostiralean Lekeition hasi eta atzo igandea, Markinan bukatuz, tartean, Berriatuko etapa jokatuz.
Kadete mailan, Ziortza Herediak, 34. postua lortu du sailkapen nagusian, erregulartasuna handia erakutsiz, kadete mailan lehen urtean duen txirrindulariak. Beste alde batetik, Itxaso Plaza arrasatearrak, 25. postua erdietsi du, open mailan. Igamoko txirrindulariak, lehen urtea du hogeita hiru urtez azpikoetan eta Markinan esaterako, 17. postua eskuratu zuen.
Kasu honetan, emakume taldeak, hurrengo zita, apirilaren 28an izango du, Balmasedan. Emakumeen txirrindularitzan historikoa den lasterketa.