Itzulia Women ere Debagoienetik igaroko da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko api. 23a, 13:12

Emakumeen Bira, Aretxabaletan, artxiboko irudi batean.

Maiatzaren 10ean hasiko da Gasteizen, eta egun horretan bertan iritsiko da bailarara Oletatik sartuta: Arrasaterantz egingo du eta Bergaratik, berriz, Eibarrerantz.

Hiru etapa izango ditu Itzulia Women lasterketaren aurtengo edizioak, eta lehena izango da, hain justu, Debagoienetik igaroko dena. Maiatzaren 10ean izango da hori, eta 09:30ean aterako dira txirrindulariak Mendizabalatik (Gasteiz), irteera neutralizatua egingo baitute. 140 kilometro egin beharko dituzte Elgoibarrera arte, eta Legutiotik iritsiko da bailarara, Oletako mendatea igo beharko baitute; zehazki, Itzulia Basque Country lasterketan eroriko larria izan zen leku beretik igaroko da. Arrasaterantz egingo dute Aramaio aldetik, eta handik, berriz, Bergarara, Elgoibar aldera egiteko.

Lehen etapako profila.

Itzulia Women 2024 lasterketaren berri gaur eman dute, Arabako Foru Aldundian eginiko agerraldi batean, lurralde horretan hasiko baita. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Alaitz Biritxinaga Itzulia Women lasterketako zuzendaria eta Maider Etxebarria Gasteizko alkatea izan dira han.

Beste bi etapa

Maiatzaren 11n eta 12an ere etapa bana egingo da: Basauri-Basauri ibilbidea egingo dute lehenengoan eta Donostia-Donostia bigarrenean. Guztira, lehen etapa ere aintzat hartuz gero, bederatzi mendate puntuagarri izango ditu lasterketak: bakarra izango da lehen kategoriagoa, bi bigarrenekoak eta sei hirugarrenekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak