Atzo, apirilak 17, partidu berezia jokatu zuten Agorrosinen, Bergara eta euskal selekzioa aritu ziren-eta nor baino nor gehiago. 16 urtez azpiko gizonezkoen taldeek lagunarteko partidua jokatu zuten; mahoneroak izan ziren garaile, 2-0. Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak esker on hitzak izan ditu: "Futbol festa polita izan dugu Agorrosinen. Mila esker euskal selekzioari Bergaran izateagatik. Plazera izan da".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.