Abian da LEK-ko 3x3 saskibaloi txapelketaren 25. edizioaren izena ematea!

Erabiltzailearen aurpegia Leintz Eskola Kirola 2024ko api. 17a, 19:58

Aurten LEKek, Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean, antolatzen duen 3x3 saskibaloi txapelketak 25. edizioa ospatuko du eta gaur zabalduko dira bertan parte hartzeko izen emateak. Urtero bezala, izen-emateak ikastolan bertan egingo dituzte ikasleek irakasleekin batera eta apirilak 26a arte egongo da epea zabalik.

Pasa den asteburuan, LH 3-4. mailako ikasleek herri kiroletako topaketa izan zuten Aramaion Urpe enpresaren laguntzarekin eta hainbat herri kirol praktikatzeko aukera izan zuten. LH 5-6. mailako ikaleek berriz, areto futboleko txapelketa jokatu zute Eskoriatzeko kiroldegian. Giro oso ona sortu zen zapatu goizean eta partehartzaileak oso gustora ibili ziren. Hemen areto futboleko bideoa eta ekintzen argazkiak.

Asteburu honetan LH 5-6. mailako ikasleek soilik izango dute ekintza. Oraingo honetan multikirol txapelketak egingo dituzte, hala nola, punteria hankekin, colpbol, K.O eta floorball txapelketak jokatuko dituzte musakolako kiroldegian. Hemen ekintzaren kartela.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 2100 tontorreko langa pasatu dugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak