Gipuzkoako haur eta alebin kategorietakoen txapelketa

Arrasate Atletiko Taldeko atletak, apirilaren 14an, Eibarko Unbeko pistetan.

Gipuzkoako haur eta alebin kategorietako txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen pasa den domekan, apirilaren 14an, Eibarko Unbeko pistetan, eta han izan ziren Arrasate Atletiko Taldeko kideak ere. Nile Agirretxe nabarmendu zen batik bat, Gipuzkoako irabazle izan baitzen alebin-kategorian 2.000 metrotan.

Emaitza guztiei dagokienez, honek dira atleta arrasatearren emaitzak:

150 metroko modalitatea, haur-kategoria:

  • Lucia Dueñas: 22,06 segundoko marka.
  • Uxue Elkorobarrutia: 22,51 segundoko marka.
  • Sara Hierro: 23,19 segundoko marka.
  • Julen Hierro: 21,06 segundoko marka.
  • Aimar Carmona: 33,76 segundoko marka.

150 metroko modalitatea, alebin-kategoria:

  • Oihan Nogales: 21,79 segundoko marka.
  • Peru Ansa: 25,41 segundoko marka.
  • Irati Regodesebes: 23,17 segundoko marka.

2.000 metroko modalitatea, haur-kategoria:

  • Elene Kortabarria: 8.27,40 minutuko marka.
  • Leire Luengo: 9.13,40 minutuko marka.

2.000 metroko modalitatea, alebin-kategoria:

  • Nile Agirretxe: 7.18,90 minutuko marka. Gipuzkoako txapelduna.
  • Anne Arrieta: 8.03,10 minutuko marka. Laugarren sailkatua.

Bigarren jardunaldiari dagokionez, Mojategin izango da domekan, hilaren 21ean.


Nile Agirretxe, lehen postuan, Gipuzkoako txapeldun 2.000 metroko modalitatean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak