Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Oiartzunen mendi bizikletako Gipuzkoako eskolarteko txapelketan aritu dira

Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Oiartzunen egindako Mendi Bizikletako Gipuzkoako eskolarteko Txapelketetan lehiatu ziren pasa den larunbat arratsaldean.

 

Eguraldi on eta antolakuntza bikainak lagunduta Oiartzungo Txara mendiaren inguruetan lehiatu ziren Dorletako Amako zortzi txirrindulari: Aratz Arana, Nile Agirretxe, Katixa Navarro, Markel Diaz, Itoitz Olaziregi, Oxel Kortabarria, Unai Oyon eta Aratz Larrañaga. Bertatik emaitza bikainekin bueltatu zirelarik.

Alebin mailako lasterketan Aratz Arana eta Nile Agirretxe lehiatu ziren. Zuhaitz arteko ibilbideari bi bira eman ondoren, mutilen kategorian, Aratzek bigarren helmugaratzea lortu zuen lasterketa hasieratik Orixa TXEko txirrindulari batekin ihes eginik ibili ondoren.

Nesken kategorian, berriz, Nile lasterketa hasieratik bakarrik ihes eginik ibili ondoren, erraztasunez lehen postuan helmugaratu zen.

Infantil mailan Katixa Navarro, Markel Diaz, Aratz Larrañaga, Unai Oyon, Itoitz Olaziregi eta Oxel Kortabarria lehiatu ziren ibilbideari lau itzuli emanez.

Nesken kategorian, lasterketa irteeratik Katixa Navarrok erakustaldia eman zuen Otxe taldeko txirrindulari batekin ihes eginez. Itzuli gehienetan Dorletako txirrindularia tiraka aritu ondoren, lasterketaren azken zatian Otxeko txirrindulariak aurre hartu zion eta bigarren postuan helmugaratu zen.

Mutilen kategorian, lasterketa hasieratik hamar txirrindularik osatutako talde batek erritmo gogor bat ezarriz ihes egitea lortu zuen, bertan Dorletakoek hiru ordezkari sartzea lortu zuten: Markel, Aratz eta Unai. Atzetik jarraika zetorren beste taldetxo batean, Dorletako beste bi ordezkariak sartu ziren: Itoitz eta Oxel. Horrela, ibilbideari lau bira eman ondoren, amaiera estu batean, Markelek bigarren postua eskuratu zuen.

Zorionik beroenak bertaratutako txirrindulariei emandako ikuskizun eta lortutako emaitza bikainengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak