Alebinek kata modalitatean jardun zuten eta infantilek kata eta kumite modalitateetan. Hona hemen horiek:
Alebinak (10-11 urte):
-
Jon Caamaño
-
Eneko Garcia
-
Aner Larrañaga
-
Markel Giraldo
-
Hugo Davila
Infantilak (12-13 urte):
-
Juan Manuel Salazar
-
Daniela Maduro
Laugarren eta bosgarren postuak katan
Kata modalitatean, Hugo Davilaren saioa nabarmendu gura dugu. Bi txanda irabazi zituen eta finalerdietan txapeldunaren aurrean galdu; ondoren, berriro jokatu zuen eta 2-1 galdu laugarren postua eskuratuz.
Gainerakoek kata onak egin zituzten, baina ez ziren dominen borrokan egon, Juan Salazar izan ezik; horrek bosgarren postuan amaitu zuen. Garrantzitsuena eta nabarmendu nahi duguna da guztiei atzematen zaiela bilakaera bat lehenengo txapelketetatik hona.
Kumiten bi domina
Kumite modalitatean bi domina eskuratu zituzten, bigarren postu bat eta hirugarren beste postu bat.
Juan Salazarrek, lehen kumite txapelketan, borroka ona egin zuen, baina esperientzia handiagoa zuen arerioa gainditzerik ez zuen izan; hori horrela, hirugarren postuarekin geratu zen.
Daniela Madurok lehen itzulia gainditu zuen 4-0 irabazita. Finalean lehen postua eskuratzetik gertu egon zen, baina aurkariak urrezko domina erdietsi zuen esperientzia baliatuta eta zilarrezkoarekin konformatu behar izan zuen, bigarren postua lortuta.
Ekainaren 1ean eta 2an Miribillan (Bilbo) jokatuko den Euskadiko Eskola Kiroleko Txapelketarako sailkatzeko baliagarria izan da txapelketa hau.