UDAko bolariek emaitza txukunak lortu dituzte etxean

Mirari Altube Arrese 2024ko api. 16a, 08:47

Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako 53. ekitaldiko laugarren jardunaldia jokatu zen zapatu arratsaldean Aretxabaletan eta UDAko hiru bolari lehen sei postuen artean sailkatu ziren. Gauean, ostera, Uratz Alde elkarteko txapelketa egin zuten eta 37 bolarik jardun zuen lehian.

Gipuzkoako txapelketari dagokion jardunaldian 65 lagunek hartu zuten parte eta irabazlea izan zen Juan Luis Rodriguez zortzi txirlo botata. Haren atzetik geratu ziren: Beñat Oñederra (Asola Berri elkartea) sei txirlorekin eta bost txirlo botata Jesus Mari Gorosabel (UDA); Haizea Arrieta (UDA); Boni Plaza (Elgeta) eta Gartzi Gorosabel (UDA).

Uratz Aldeko txapelketa

Uratz Alde elkarteak antolatutako txapelketan, ostera, 37 bolarik jardun zuen nor baino nor gehiago eta irabazlea izan zen Juan Luis Zelaia sei txirlorekin. Haren atzetik geratu ziren Sebas Aranzabal eta Javier Urkidi bost txirlo botata, eta Julen Uranga eta Felipe Izagirre laurekin. Elkarteko bazkide onena, bestetik, Unai Errasti izan zen eta txerri-besoa hark jaso zuen.

Antolatzaileak pozik dira txapelketek emandakoarekin: "Giro ederra egon zen, bai eguraldiari dagokionez, bai bolarien artean. Horregatik, gustura geratu gara parte-hartzea kopuruari zein sortutako giroari dagokionez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak