2022ko ekainaren 18an hil zen, 82 urterekin, Bergarako Lokatza taldearekin harreman estua zuen Pello Garitano bergararra, eta hura omentzeko bigarren bizikleta martxa egin zuten pasa den zapatuan, hilaren 20an, Bergaran. Gorlara igo ziren bizikletan berrehun lagun inguru, jai giroan, eta asko mozorrotuta ere joan ziren. Martxaren ostean, berriz, herri bazkaria egin zuten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.