Ados Pilota elkarteko binakako txapelketako finalak jokatu ziren apirilaren 20an Antzuolako udal pilotalekuan, eta etxean gelditu zen txapeletako bat, Leire Galeano pilotari antzuolarra izan baitzen elite mailan txapelduna Ainhoa Ruiz de Infanterekin bikotea osatuta; 22-17 eginda, Maddi Barrocal bergararra eta Naroa Agirre izan zituzten aurkari. Promes mailako finalean, berriz, Ibarrola-Vertiz bikotea 22 eta 18 nagusitu zen Aranburu-Arrastia bikotearen aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.