Talde zuri-moreak ekitaldi berezia prestatu du maiatzaren lehenerako, futbola erabiliko dute-eta minbizia moduko gaitz bati dagokion ikusgarritasuna emateko. "Gure ekitaldiak kirolaren bidez minbiziaren inguruko tabuak haustu eta elkartasuna bultzatzea du helburu, partaide eta ikusleak hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzetan murgilduz", adierazi dute klubetik. Hala, Izan Iñurri ekimenaren berri emango dute. "Izan Inurri minbiziaren akonpainamendu, formazio eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik bultzatzen duen erakundea da. Eta hiru helburu nagusi ditu ekitaldi honek. Minbiziaren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa handitzea gizartean, kirol ekitaldi baten bidez. Bularreko minbiziaren ikerketarako eta gaixoen laguntzarako fondoen bilketa. Eta, komunitatearen artean elkartasuna eta laguntza sarea indartzea".
Torneoaren nondik norakoak
Esan moduan, txapelketa maiatzaren 1ean izango da. 11:00etan hasiko dute eta 13:15ak aldera amaituko da. Lau futbol talde beteranok hartuko dute parte: Mondra, Eibar, Intxaurdi eta Amorebieta. Izan Iñurri elkartearentzat dirua biltzeko zozketak salduko dira eta partidak
amaitu bezain laster, 12:45ak aldera, oparien zozketa egingo da.