Logoa

Parroko izandako Bitoriano Aranburu hil da

 Aretxabaleta Atzo, urtarrilak 11, hil zen 76 urte zituela Bitoriano Aranburu Basurto. 50 urtetik gora egin zituen Bitoriano Aranburuk Aretxabaletako parrokian lanean. 17 urtean izan zen parroko, eta herritar zein auzotarrek ondo baino hobeto ezagutzen zuten. Hileta elizkizuna gaur, urtarrilak 12, izango da Aretxabaletako parrokian, 19:00etan. Joan Maria Uriarte gotzainak zuzenduko du.

Zabalik dago patinaje ikastarorako izenemate epea

 Aretxabaleta Patinaje ikastaroa antolatu du Udaleko Kirol sailak. Urtarrilaren 18a baino lehen eman behar dute interesatuek izena Aretxabaletako kirol etxean.

Gemesendako erakusleiho lehiaketako lehen saria

 Aretxabaleta Banatu dituzte Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak. Gemes estetika zentroak jaso du lehen saria. Pagaldai pentsuak eta Martin erloju dendak jaso dituzte bigarrena eta hirugarrena.

Urtarrilean hasiko dituzte Arbizelaiko zubiaren lanak

 Aretxabaleta Urtarrilean bertan hasi gura ditu Aldundiak Arbizelaiko zubiaren lanak. Zubi ikusgarria izango da, eta ahalik eta kalte txikiena eragitea ingurumenari du helburu.

Zuhaitz Errasti presoak 12 egun daramatza Mitard-en

 Aretxabaleta Zuhaitz Errasti preso aretxabaletarrak 12 egun daramatza Mitard-en, Poitiers-eko espetxean. Gainera, ez ditu bisitak jasotzen.

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal bulegoa itxi egingo dute

 Aretxabaleta Debagoieneko Kontsumitzaileen informaziorako Udal bulego (KIUB) bakarra da Aretxabaletako udaletxean dagoena. Abenduaren 31n, baina, ateak itxiko ditu eta Eibarrera joan beharko dira kexak dituzten kontsumitzaile debagoiendarrak.

Aste Gaztea: egitaraua

 Aretxabaleta

Aretxabaletako Udaleko kultura saileko gazteria

II. Gazte Egunak girotuko du zapatuan herria

 Aretxabaleta Atxabaltako Gazte Ekimenak eta Segik II. Gazte Eguna antolatu dute . Abenduaren 17an egingo dute eta hainbat ekintza antolatu dituzte, tartean bazkaria, umore saioa eta kontzertuak.

Urkuluren gaineko jardunaldiak gaur eta bihar, abenduak 13 eta 14

 Aretxabaleta Informazio jardunaldiak antolatu ditu Aretxabaletako Udalak Urkulu urtegi inguruaren berri emateko. Udaletxeko ganbaran izango dira, 18:30ean. Hainbat aditu etorriko dira berba egitera eta Argazkigintza Elkartearen erakusketak osatuko ditu jardunaldiok.

Gazte Eguna zapatuan, abenduak 17

 Aretxabaleta II. Gazte Eguna antolatu dute Atxabaltako Gazte Ekimenak eta Segik. Zapatuan izango da, abenduak 17, eta trikipoteoa, bazkaria eta kontzertuak egongo dira beste ekitaldi batzuen artean.

150 urte baino gehiago dituen kofradia herritarren zerbitzura

 Aretxabaleta Bihar, abenduak 8, urteko batzar orokorra egingo du San Martin-San Jose kofradiak. 11:00etan izango da, Kurtzebarri eskolan. Aurten, gainera, San Jose kofradiak 150 urte beteko lituzke eta San Martin zaharragoa da.

Euskararen Eguna eta Xabierko Frantziskorena ospatzen dabiltza Basabeazpin

 Aretxabaleta Arizmendi ikastolako Basabeazpi guneko umeek Euskararen Eguna eta Xabierko Frantziskorena ospatzen dabiltza gaur, abenduak 5.

Abenduaren 3ko kontzertuak hasiko du Negu Kulturala

 Aretxabaleta Egunotan banatuko dute etxe guztietara Negu Kulturala egitaraua. Kultura Sailak gertatu du eta kontzertuz beteta dator egitaraua. Lehenengoa bihar, abenduak 3, izango da Primoz Parovel akordeoilariaren ekitaldia Hsin-Ying Chen sopranoarekin.

Urkuluko ibilbidea itxita dago abenduaren 1etik aurrera

 Aretxabaleta Abenduaren 1etik aurrera itxita dago Urkulu urtegia inguratzen duen ibilbidea. Orain hilabete batzuk hartu zuen erabakia Udalak eta abenduaren 1etik aurrera zutoinak aurkituko dituzte bertara doazenek Goroeta auzo parean. Ibilgailuen joan etorria arautu eta Urkuluko ingurunearen erabilera behar bezala antolatu gura du Udalak.

Iñurrategiren "Gure Himalaya" lanak saria jaso du Torelloko zinemaldian

 Aretxabaleta Gidoi onenaren Boreal saria jaso du filmak. Alberto Iñurrategi eta Koldo Izagirrek egindakoa da gidoia. Ikus-entzunezkoa Alberto eta Felix anaien ibilbidearen lekukotasuna da.

Tranbiaren bigarren zatia ikusgai dago udaletxean

 Aretxabaleta Araba ibilbidean hasi, Arkarazora doan bidegurutzean hain zuzen, eta Eskoriatzaino joango den tranbiaren zatia ikusgai dago udaletxean. Hainbat aldaketa proposatzen ditu, hortaz, ikusi gura duenak edo alegazioak aurkeztu abenduaren erdiraino izango du astia.

Santa Zezilia eguna ospatzeko kalejira

 Aretxabaleta Leizarra musika eskolako irakasleek kalejira egin dute Santa Zezilia eguna ospatzeko. Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunera eta Kurtzebarri eskolara ere joan dira.

Azaroaren 22an bukatuko da Murrukixok antolatutako bazkarirako izenemate epea

 Aretxabaleta Mendi Astea antolatu du Murrukixo Mendizale Elkarteak azaroaren 27tik 30era bitartean. Mendi irteera eta babarrun jana eginda emango dio hasiera domekan, eta babarrun janera joateko aurrez eman behar da izena, hain zuzen azaroaren 22an, bukatuko da epea.

Santa Zezilia eguna ospatuko du abesbatzak domekan, organo berrituarekin

 Aretxabaleta Martitzenean, azaroak 22, da musikarien zaindari den Santa Zezilia eguna, baina Aretxabaleta Abesbatzak domekan ospatuko du. Aurten 100 urte bete dituen organo guztiz berritua ere inauguratuko dute domekako meza nagusian.

Mozioek sortu zituzten eztabaidak ohiko osoko bilkuran

 Aretxabaleta Ohiko osoko bilkura egin zuen udalbatzarrak astelehenean, azaroak 14. Gai asko zituzten onartzeko baina eztabaidarik luzeenak mozioek eragin zituzten: bata pobreziaren gainekoa eta bestea, kartzeletan gertatutako heriotzak, Jose Angel Altzugurenena tartean.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Apostu gunea
Lehen hezkuntza
Denda materiala
Gizonezkoentzako txaketak