Hilabetean behin elkartuko da talde bakoitza, Arkupeko bigarren solairuan; euskarazkoa, eguenetan, 18:30ean, eta dinamizatzailea Mikel Antza idazlea izango da. Gaztelaniazkoa, ostera, eguaztenetan, 18:00etan, eta Monica Leiva idazle eta kazetaria izango dute gidari.
Horietan parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena honako galdetegi hau beteta. Edo Udal liburutegira jota: 943 08 10 01, liburutegia@aretxabaleta.eus. Azken eguna irailaren 27a da.
Antolatzaileek adierazi dute liburuak erosi beharrik ez dagoela, Udal liburutegiak lortzen dituelako. Behin izena emanda saioetan parte hartzeko konpromisoa eskatzen dute baina ez dagoela hitz egin beharrik zehaztuta.
Udazkeneko solasaldiak
Euskarazko solasaldietako irakurgaiak honako hauek izango dira:
- Urriak 10: Fiesta (Ernest Hemingway).
- Azaroak 12: Han egon zen (Mikel Zubimendi).
- Abenduak 14: Esnearen kolorekoa (Nell Leyshon).
Gaztelaniazko solasaldietako irakurgaiak beste hauek izango dira:
- Urriak 2: La casa redonda (Louise Eldrich).
- Azaroak 6: El gran cuaderno (Agota Kristof).
- Abenduak 4: La acabadora (Michela Murgia).