Aretxabaletan erroldatutako bakoitzak –16 urtetik gorakoak– bakarra erosi ahal izango du, nortasun agiria erakutsita eta pakete bakoitzean jasoko ditu 5 euroko bi bonu –tabernetan, Arkupe goxoki dendan, Danonan, Ogiberrin, eta Urkulu lokutorioan gastatzeko–, 10 euroko beste bi, eta 20 euroko bakarra. Horiek urriaren 21a arte trukatu ahal izango dira Aretxarte elkartearen baitako establezimenduetan –dendak zein tabernak–: 45, guztira. Epe hori igarotakoan, bonuak baliorik gabe geratuko da.
Bonu-pakete guztiak ez badira saltzen irailaren 27tik aurrera bigarren bonu-paketea eskuratzeko aukera izango dute herritarrek.
43.750 eurotik gora
Lehen erosketa-bonu kanpainari esker 43.750 eurotik gora gastatuko direla herriko komertzioetan adierazi du Udalak. Ondoren, udazkeneko kanpaina egongo da, azaro bukaera aldera. Bi bonu-kanpaina horietara 35.000 euro bideratuko dituzte, Aretxarte elkartearekin duen hitzarmenaren bidez.