Kurtzebarri Eskola, 1905ean eraiki zen Viteri Fundazioaren babespean; 1936 arte "Viteri Eskola" izenarekin ezagutzen zen. 1970eko hamarkadan, eskola euskalduntzeko lehen urratsak eman ziren. Garai horretan, gaur egun duen izena hartu zuen eta 1979-80 ikasturtean D ereduko lehen taldea hasi zen Oinarrizko Hezkuntzan. Bitartean, Loramendi ikastola zenak eta Kurtzebarri eskolak, Udal Eskolaurrea osatu zuten, elkarrekin lan eginez 1993ko maiatzean ikastolaren publifikatzearekin, behin betikoz bat egin zutenen arte.
Kurtzebarri Eskola
Kurtzebarri Eskola