Sanmigelak: egitaraua

Mirari Altube Arrese 2024ko ira. 17a, 19:30

Irailaren 27tik 29ra bitartean ospatuko diren jaietarako egitarau betea prestatu du Udaleko Kultura Sailak, herriko eragile askoren laguntzarekin.

Irailak 27, egubakoitza

  • 18:00 Aretxabaletako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Aretxabaletako gaiteroekin batera.
  • 19:30 Kontzertuak: Glutenbakuak eta Bixentak. Udaletxe zaharrean, Gazte Mugimenduak antolatuta.
  • 21:00 Kantu afaria, Sei Pistols & TrabukoBat taldearekin. Eguraldiaren arabera, Herriko plazan edo Iturrigorri frontoian egingo da.
  • 22:00-00:00 Diskofesta: pintxada kolektiboa. Gaztelekuan 12-16 urte bitartekoentzat.
  • 22:30 La Txama taldearen kontzertua, Mitarte kalean.

Irailak 28, zapatua

  • 10:00-14:00 Artisautzaren eta Nekazaritza Ekologikoaren 29. Feria, Durana kalean, eta Bertako Ganaduaren X. Feria, Arlutzeko kantxan.
  • 10:00 Diana, Aretxabaletako txistulariekin.
  • 11:00 Talo txosna, Loramendi elkarteak antolatuta, Mitarte kaleko lokalean.
  • 11:30 Leizarra Musika Eskolako trikitilariak, kaleetan zehar.
  • 12:30 Bertso saioa: Maddalen Arzallus eta Aitor Mendiluze. Lekaixoka bertso taldeak antolatuta, Mitarte kalean.
  • 12:45 Txalaparta, Durana kalean.
  • 13:00 Iturengo joaldunak, kaleetan zehar.
  • 14:30 Elkartasun bazkaria, Iturrigorri frontoian.
  • 17:00-20:00 Laser tag eta Bubble Balls Ibarra kiroldegi pareko zelaian 12-16 urte bitartekoentzat.
  • 17:00 Repercusion Feminista batukada, kaleetan zehar.
  • 17:30 Bola-txapelketa haur eta gazteentzako, bolatokian.
  • 18:30 Xake erakustaldia Arlutz Xake elkarteak antolatuta, Herriko plazan.
  • 19:00 Beinke-Loramendi eta Larrin-dantza saioak, Herriko plazan.
  • 20:00 Burrunbazale txaranga plazatik abiatuta; Gazte Mugimenduak antolatuta.
  • 20:00-00:30 Dantzaldia Laket taldearekin, Herriko plazan.
  • 22:30 Bola-txapelketa, bolatokian.

Irailak 29, domeka

  • 11:00 Diana, Aretxabaletako gaiteroekin.
  • 11:30 Doke txapelketa, Basotxo elkartearen eskutik, Gurea tabernaren atzeko aldean.
  • 13:00 Herri kirolak, Herriko plazan. Aratz Mugerza, Irati Astondoa, Jesus Maria Mujika, Uxue Ansorregi, Jon Unanue Goenatxo eta Jose Martin Bustinza Olabarria Tubi.
  • 16:00 Mus txapelketa, Orly tabernak antolatuta.
  • 19:00 Sanmigeletako kontzertua, Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, parrokian.

Jaietan 17:00etatik 19:00etara, ez da musikarik jarriko barraketan, behar bereziak dituzten haurrek ere bertan gozatzeko aukera izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak