Hamabost hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Jose Manuel Ruiz de Cenzano oñatiarrari, Euskal Eskubaloi Federazioko presidente ohiari, bidegabeko jabetze delitua egotzita; alegia, "bere kargua aprobetxatzeagatik kirol erakunde horren diru kopuruak bere ondarean sartzeko", sententziaren arabera. Auzipetuaren, fiskaltzaren eta Euskal Eskubaloi Federazioaren arteko adostasunaren ondorio da zigorra, Ruiz de Cenzanok gertakariak onartu ondoren akusazioek onartu egin baitzuten kaltea konpontzeko aringarriak aplikatzea, oñatiarrak epaitegiko kontuan kontsignatu baitzuen aurrez hartutako dirua.
2013ko otsailean hartu zuen Ruiz de Cenzanok lehendakari kargua, eta hor egon zen 2019ra arte. Federazioko zuzendari ohi batek salatu zuen, eta, ondoren, Euskal Federazioan esku hartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, irregulartasunak egon zitezkeelakoan.