UDAri ez zaio halakorik askotan gertatuko. 15., 23., eta 26. minutuetan Iagobak, Manexek eta Urbik egindako golei esker bideratuta utzi du partidua. Minutu asko geratzen ziren aurretik, baina, lehen zati ona jokatu dute etxekoek. Bereziki, oso erraz sartu dira eskuineko hegaletik, eta handik etorri dira hiru golak. Bizkaitarren defentsak ez du zorterik izan minutu horietan.
Bigarren zatia
Aldageletatik bueltan, lehen minutua bete aurretik, Padurak gola sartu du. Golak bizkaitarrak esnatu ditu eta etxekoei gorputzean beldurra sartu die. Bigarren denbora osoa geratzen zen aurretik. Baina, egia esan, irudipen hutsa izan da. Padurak apenas sortu du arriskua. Are gehiago, UDA izan da laugarren gola sartzeko aukerak izan dituena.
Bigarren zatia nahi baino gehiago luzatu da. Epaileak zortzi minutu luzatu du partidua. Bigarren zatian etenaldi asko egon dira, hainbat jokalarik min hartu dutelako. UDAren erasoa zaindu duen marrazainak ere zaintiratua izan du. Baina, luzapenak ez du askorik eman.