Aretxabaletako Kuku Miku elkarteak astelehenean abiatuko du 24/25 ikasturteko matrikulazio kanpaina, zeina urriak 4 arte luzatuko den. Zero eta sei urte arteko haurrentzat eta haien familientzat euskaraz jolasteko, ikasteko eta harremanak sendotzeko aukera aparta da Kuku Miku, gurasook autogestionatua Udalaren laguntzarekin.
Gainera, aurten, hilak 18an, Durana kaleko lokala ezagutzeko ate irekien egunean, ikuskizun mundiala eskainiko dute Igor Sala eta Maider Altzelaiek 2 urtetik gorako haurrentzat: 'Kantu eta Kontu' ipuin kontalari saio musikatua.
Informazio gehiagorako kukumikuelkartea(abildua)gmail.com.