Bilboko azken hilketa matxista salatzeko, elkarretaratzeak Debagoienean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ira. 13a, 08:40

Bergaran eginiko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean.

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, Bergaran gaur egingo dute elkarretaratzea 18:30ean, San Martin plazan, baita Oñatin ere Foruen plazan; Aretxabaletan, 19:00etan, Herriko Plazan; eta Elgetan, 19:30ean, Herriko Plazan. Arrasaten bihar izango da, 13:00etan, Herriko Plazan.

Bilboko azken hilketa matxista salatuko dute, hain justu, mobilizazioetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezko batek, "ustez", haren bikotekidea zen 31 urteko emakumezko bat hil baitzuen hilaren 12tik 13ra, gauerdian, Santutxu auzoan.

Euskal Herrian aurten izan den hirugarren hilketa matxista da: 33 urteko emakume bat hil zuten maiatzean, Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta bikotekidea atxilotu zuten; ekainean, Laure Zacchello, 43 urteko emakumea, desagertu zen, eta haren senarra atxilotu zuten. Are gehiago,  gogoan izan behar da beste emakume bat hil zutela uztailean, Panaman: Eneritz Argintxona Fraile.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak