Ikusmina piztu du energia-komunitatea sortzeko bilera irekiak

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko ira. 18a, 20:10

Bilera irekian hogeita hamar bat lagun elkartu dira. Argazkia: Iñigo Barrena

Eltzian elkartu diren herritarri energia-komunitate batek izan ditzakeen aukerak eta onurak, eta, energia-komunitate bat sortzeko prozesua azaldu dizkiete

2023-2024ko partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek proposatu eta aukeratutako proiektua da energia-komunitate bat sortzeko prozesua erraztearena eta Udala bidelagun izango da horretan. Hain zuzen ere, gaur energia-komunitateak sortzen laguntzeko lehen saio irekia egin dute Eltzian; hogeita hamar bat herritar gerturatu dira bertara.

Lehen bilera honetan Udal gobernuko ordezkariak, AISE kooperatibako kideak eta Goienerreko kideak egon dira lehen bileran eta energia-komunitate batek izan ditzakeen aukerak eta komunitate bat nola sortu daitekeen azaldu dizkiete.

Izaro Elorza oñatiko alkateak esan duenez, energia-komunitatea eratzeko prozesua "herritarrek" egingo dutela azpimarratu du, eta, beharra izanez gero, gai konkreturen batean laguntza emango dietela. Elorzak gaineratu du honekin gaiaren gaineko politiketan "eragin" nahi dutela.

Hain zuzen ere, Udalak 40.000 euro bideratuko ditu prozesu horretan, eta, AISE kooperatibak egingo ditu dinamizazio lanak eta Goienerrek emango du aholkularitza teknikoa. Gaurko bileran ere izan dira bi eragileetako kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak