Aldaketak egin dituzte Errekan Gorako egitarauan, eguraldi iragarpen txarragatik

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 19a, 16:30

Egitarau berritua Egubakoitzean, The Clayton 19:30ean Inkernun izango da eta Unidad Alavesa 22:30ean Fernando Eskoriatza plazan; zapatuan, Ibil Bedi 13:00etan Fernando Eskoriatza plazan, Gorosarri eta Lore Gazteak dantza taldeen e

Errekan Gora jaialdia ospatuko da asteburuan, baina aldaketak egongo dira egitarauan: zapaturako eta domekarako aurreikusitako emanaldiak plazan egingo dituzte eta egubakoitzekoak egunean bertan zehaztuko dute non egin.

Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak eguaztenean batu ziren, asteburuan egingo den Errekan Gora jaialdira begira erabakia hartzeko. Izan ere, astebururako dagoen eguraldi txarraren iragarpenagatik, azken orduko aldaketa batzuk egin dituzte egitarauan.

Eszenatoki bakarra

Aurtengo berritasunetako bat bi eszenatoki jartzea izan da: bata Inkernu kanpoan eta bestea Herriko Plazan; bigarren hori estalita egongo da musikarientzat. Beraz, bertara lekualdatuko dituzte zapatuko eta domekako emanaldi guztiak. "Hartu dugun erabaki nagusia izan da; izan ere, bertan jarrita dugun eszenatokia estalia da musikarientzat eta Inkernu kanpokoa ez. Horrez gain, egubakoitzean, The Clayton taldearen kontzertua, Fernando Eskoriatza plazan egingo dugu, eta Unidad Alavesaren emanaldia 22:30ean beharrean, 23:00etan hasiko da. Modu batera edo bestera, aurrera egingo dugu", adierazi du Iñaki Kortazarrek, Atxorrotx Kultura Elkarteko kideak.

Ordutegian aldaketak

Zapatuko saioei dagokienez, talka egiten dute, emanaldi guztiak Fernando Eskoriatza plazan izanda. Beraz, ordu aldaketa batzuk ere iragarri dituzte. "John Dealer And The Coconuts taldearen kontzertua 19:15ean egingo da, 21:00etan izan beharrean, eta Idoia Asurmendiren emanaldia, berriz, 23:00etara atzeratuko dugu". Horrekin batera, Gorosarri eta Lore Gazteak dantza taldeen emanaldiak egongo diren edo ez egunean bertan erabakiko dute.

Egitarau berritua

Egubakoitzean

The Clayton, 19:30ean, Fernando Eskoriatza plazan

Unidad Alavesa, 23:00ean, Fernando Eskoriatza plazan

Zapatuan

Ibil Bedi, 13:00etan, Fernando Eskoriatza plazan

Gorosarri eta Lore Gazteak dantza taldeen emanaldia, 18:30ean, Fernando Eskoriatza plazan

John Dealer And The Coconuts, 19:15ean, Fernando Eskoriatza plazan

  Idoia Asurmendi, 23:00etan, Fernando Eskoriatza plazan

Domekan

Demode Quartet, 13:00etan, Fernando Eskoriatza plazan

Garratz, 19:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak