Txarapean ere jai giroan murgilduta dabiltza

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko irailaren 14a

Bertako jaiak ospatzen ari dira gaur eta eguerdiko bazkariak 200 lagun elkartu dira. Indarrak hartu ostean kontzertuekin gozatzeko txanda izango dute

Txarapeako ibilbideko jaiak ospatzen ari dira bigarren urtez, eguraldi ona lagun dutela. Goizean jaiei hasiera emateko txupinazoa, haur-jolasak eta 'Txarabermuta' izan dute. Ekitaldi jendetsuena baina bazkaria izan da, 200 lagun elkartu baitira aurtengoan.

Arratsalderako egitarauan, mus txapelketa, eskailera bertikalaren txapelketa eta kontzertuak daude. Glutenbakuak, Ekso & Poli, Mugi panderoa eta AZ Gabuelak taldeak izango dira, arratsalde eta gau partea girotzearen arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak