eka 16, 09:12 Antzuola
Kirol Eguna ospatuko dute ekainaren 21ean, herriko kirol aniztasunari balioa emateko asmoz. AKE, Olalde eta Ariznoa elkarteak aritu dira antolaketa lanetan, Udalarekin elkarlanean, eta helburu dute datozen urteetan kirol elkarte gehiagorengana heltzea.
eka 15, 12:07 Antzuola
Antzuolako gaztetxeko kideek bideo batean jaso dute Gaztetxe Egunak emandakoa, Goiena Komunikazio Taldekoak bailiran. Egunari dagokionez, "oso ondo" joan zela aitortu dute. "Bazkarian kristoren giroa egon zen. Egia da pertsona gutxi batu ginela baina giro sanoa eta polita egon zen. Gero, gaueko kontzertuetara jende dezente gerturatu zen, baita Antzuolakoak ez zirenak ere, eta gustura egon ginen. Gaztetxea beteta ikusteak beti ematen du poztasuna", nabarmendu dute.
eka 13
Antzuola
Hamburgesak
Dekorazioa
Txartelak
Txuletak
Zorua eta ateak