10:30etik 20:00etara egongo da zabalik egunero Sagastiko bainu gunea, eta honako hau dio araudiak: espazioa egoki zaindu; jolasgunean oinutsik edo txankletekin ibili; elkarrenganako errespetuz jolastu, etxeko txikiek ere ondo pasa dezaten; zakarrontziak erabili; ez sartu animaliak, baloiak, puxikak eta alkohola, besteak beste; eta ez jan piparik.