Palestinako genozidioa amaitzeko eskatu dute antzuolarrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 6a

Antzuola-Palestina taldeak antolatuta, ekainaren 5ean eginiko elkarretaratzea. Irudia: Goiena.

Antzuola-Palestina taldeak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Herriko Plazan, Genozidioarekin amaitu lelopean, Palestinako herria jasaten ari den egoera salatzeko. 

Hamabost lagun inguruk osatutako taldea da Antzuola-Palestina, eta sortu berria da. Hala, jakinarazi dute jendeak batzeko nahia izanez gero, datorren eguenean, ekainaren 12an, egingo dutela hurrengo batzarra: gaztetxean izango da, 18:30ean.

Atzo, ekainaren 5ean, eginiko elkarretaratzea. Irudia: Goiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak