Harro Eguna ospatu dute Aretxabaletan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko eka. 15a, 12:32

Harro Egunaren laugarren edizioa egin zuten atzo Aretxabaletan Atxabalta Harrok antolatuta. Egun osoko egitaraua antolatu zuten, eta ospatzeko eguna izan bazen ere, aldarrikapenik ez zen falta izan.

Aldarrikapen eta ondo pasatzeko eguna zuten atzo Aretxabaletako Harro Egunean, eguerdi aldera atera ziren kalera eta Harro bira-ren ostean, bazkaria egin zuten. Aurten, gainera, bazkalostean irakurri zuten pregoia, eta karaokean parte hartzeko aukera ere izan zuten.

Atxabalta Harro taldeko kide Beñat Arizabaletak egunaren balorazio positiboa egin du. Adierazi duenez, 50 lagun elkartu ziren bazkarian, eta aurrez egindako Harro bira-n ere jendea batu zen: "Giro oso-oso polita egon zen eta gure espektatibak gainditu genituen". Gainera, azaldu duenez, pregoia bazkal ondoren eginda, jende gehiagorengana heldu zen mezua, eta "harrera oso ona" izan zuen.

Dena den, dio kontziente direla Aretxabaletan "lan handia" dagoela egiteko: "Kaletik begiradak eta barreak ikusten ditugu, baina erronka moduan hartzen dugu. Lanean jarraituko dugu. Ez da bide erraza izango, baina ez dugu amore emango".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak