'Bergara ezagutzen' txangoa antolatu du Landatxopek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 5a

Bergarako Laboratorium Museoa, artxiboko irudi batean.

Ekainaren 12an, eguenean, izango da irteera, baina gaur eta bihar eman behar da izena elkartean, 16:30etik 18:00etara.

Bergara ezagutzen izenpean, Olaso Dorrea eta Laboratorium Museoa ezagutzeko aukera izango dute antzuolarrek, Landatxope elkartearen eskutik. Horretarako, 10:00etan elkartuko dira Bergarako San Pedro elizaren aurrean, eta bi taldetan banatuko dira; ondoren, bisitak amaitzean, Sanjoxepe elkartean bazkalduko dute.

Joan-etorria norbere kontura egingo da, baina joateko bi hitzordu jarri dituzte: oinez joan nahi dutenak goizeko bederatzietan elkartuko dira Herriko Plazan, eta garraio publikoa erabili nahi dutenak, berriz, 09:30ean, autobus geltokian. Bazkideek hogei euro ordaindu beharko dituzte irteerarengatik; ez direnek, aldiz, 25 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak