Antzuolan erroldatu berri direnei ongietorria egin die Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko ekainaren 14a

Urtebeteko epean 28 lagun erroldatu dira Antzuolan, eta haiei ongietorria egiteko gonbidapena luzatu die Udalak. Udaletxean elkartu dira, eta ostean, herriko hainbat gune bisitatu dituzte.

Azken urtean Antzuolan erroldatu diren herritarrei ongietorria egin die Udalak. 11:00etan elkartu dira udaletxean, eta ongietorria emanez hasi du hitzartzea Olatz Lezeta alkateak. Herriaren historia, euskara eta garraio publikoa izan ditu ardatz, besteak beste, eta udaletxeko harrera amaituta, herrian zehar ibili dira.

Udaletxetik atera eta, eskola, liburutegia, eguneko zentroa, jubilatuen etxea, Olaran edota gimnasioa bisitatu dituzte, besteak beste. Ostean, hamaiketakoa egin dute Eperra elkartean, eta herriko informazioa eta oroigarria jaso dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak