Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko unea dute ikasleek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 15a, 09:33

Beti Gorri txarangak hilaren 19an, eguenean, egingo du kalejira. Irudia: Goiena.

Antzerki eskolakoen ikuskizuna ez ezik, Secundino Esnaola musika eskolako trikitilariena eta Bergarako musika eskolako ikasleena ere izango dira datorren astean. 

Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko unea dute ikasleek, eta antzerki eskolakoen txanda izango da lehendabizi: Erreginaren soineko berria eta XB8Super antzezlanak aurkeztuko dituzte, ekainaren 17an, Torresoroan, 17:30ean; hilaren 18an, berriz, Secundino Esnaola musika eskolako trikitilarien emanaldia izango da, 18:30ean, Torresoroan; 19rako, azkenik, Antzuolako musikariak kalean! ikuskizuna antolatu dute, Bergarako musika eskolako ikasleen eskutik: abesbatza handiak eta txikiak, akordeoi-joleek, txistulariek, trikitilariek, txarangak eta dantzariek hartuko dute parte, 18:00etan hasita, Zurrategin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak