Gauzak horrela al dira?

Erabiltzailearen aurpegia Alba Benitez Ortiz

"Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude, eta ez da gauza bera, nire adiskide", dio Gorka Urbizuk liburu-dendako bozgorailutik.

Bere musika entzutea, nostalgia kudeatzeko estrategia gogokoena. Baita herriko gorabeherei buruz hausnartzeko erritualaren hasiera ere.

Herri txiki eta ez hain txikien eraldaketa ikusgarria da azken urteetan, batez ere betiko denden desagerpena eta Amazon Locker-en ugaritzea. Modernizazioaren lorpenen edo aurrerapenaren izenean egiten diren tontakeriak ote?

Herriko lagunekin gai hauei buruz hitz egiten hastean, sarritan berdina da erantzuna: gauzak horrela dira, ezin dugu mundua aldatu. Eta horren aurrean, beste galdera bat sortzen zait beti: eta munduak nola aldatuko gaitu? Zer bilakatuko dira gure herriak bertako mertzeriak, arrandegiak eta harategiak desagertzen direnean? Behin jabeak erretiratzen direnean?

Dendak ez baitira soilik denda, herri baten topaleku eta nortasun baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak