Brontzezko domina Larrearendako, Canfranc-en

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko eka. 9a, 09:49

Garcia, Torrella eta Larrea, Canfranc-en. Irudia: RFEA-

Espainiako mendi lasterketa jokatu berri da Pirinioetan, Atletismo Federazioak antolatuta, eta hirugarren egin zuen atzo, ekainak 9, antzuolarrak.

Ordubete, bost minutu eta 51 segundo behar izan ditu Ibai Larreak 14,3 kilometroko ibilbidea egiteko Canfranc-en, eta, hala, brontzezko domina eskuratu du gizonezkoen absolutuan, Goierri Garaia taldearekin. Jan Torrellak egin du lehenengo, 1:05:25eko denbora eginda, eta Alejandro Garciak, berriz, bigarren, 1:05:51ko denborarekin, Larrearen berberarekin.

Irailaren 25etik 28ra jokatuko da munduko txapelketa Canfrancen, eta han parte-hartzeko aukera izango dute lehendabiziko biek; Larrea, horrenbestez, ez da txapelketa horretan izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak