Herriarteko plater tiroketa txapelketan, antzuolarrak nagusi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 2a

Eperrako plater tiratzaileak –eskuinetik hasita lehen lauak–, sari banaketan.

Pago Uso elkarteak antolatuta, Rural Kutxaren laguntzarekin, herriarteko plater tiroketa txapelketa jokatu dute asteburuan Oñatin, Txopekuako tiro-zelaian, eta antzuolarrak izan dira nagusi taldekakoan, Eperra elkartekoak: Bixente Rajado, Iñigo Martin, Urtzi Bakedano, Kepa Altube, eta Ion eta Jose Luis Arregi.

Antzuola ez ezik, Oñati, Legazpi, Bergara, Leintz Gatzaga, Zumarraga-Urretxu, Zegama eta Idiazabal izan dira herriarteko plater tiroketa txapelketan parte hartu duten herriak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak