Antzuolako gaztetxeko kideek bideo batean jaso dute Gaztetxe Egunak emandakoa, Goiena Komunikazio Taldekoak bailiran. Egunari dagokionez, "oso ondo" joan zela aitortu dute. "Bazkarian kristoren giroa egon zen. Egia da pertsona gutxi batu ginela baina giro sanoa eta polita egon zen. Gero, gaueko kontzertuetara jende dezente gerturatu zen, baita Antzuolakoak ez zirenak ere, eta gustura egon ginen. Gaztetxea beteta ikusteak beti ematen du poztasuna", nabarmendu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.