Itxinara eginiko irteera

Erabiltzailearen aurpegia Arrola Mendi Taldea

Mendizaleek Itxinara eginiko irteera, maiatzaren 24an. Irudia: Arrola.

Euskal Herriko natura parkeen proiektua bukatuta, gure mendietako beste natur altxor batzuk ezagutu asmoz ekin diogu proiektu berriari. Orain –maiatzaren 24an, zehazki–, Itxina biotopora joan gara.

Saldropotik (Barazar mendatea, Bizkaia) hasi, eta mendi zeharkaldi bat eginez, Itxinara pasatu gara, ondoren Supelegor kobazuloa ezagutu dugu, eta Urigoitira (Orozko) jaitsi gara. Hemezortzi kilometroko ibilbidea izan da, 800 metro inguruko desnibelarekin. Hemen informazio eta argazki gehiago.

Mendi irteerekin aurrera jarraitzeko gogotsu gaude, eta, horrenbestez, zehaztua dugu datorren irteera ere: ekainaren 28an, zapatua, izango da, Irukurutzetako ibilbide arkeologikora. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak