Antzuolako Udalak eta Alardearen Kultura Elkarteak antolatuta Alarde berrituaren gaineko hausnarketa egingo da martxoaren 23an, zapatua, 09:30ean Olarango aretoan. Landuko diren gaiak, besteak beste, Alardearen antolaketa eta funtzionamendua, parte hartzaileak, harremanak edo Alardeaz dauden iritziak.
Gizonezko izaera hegemonikoak zalantzan jarri eta beste eredu batzuetaz hausnartzeko saioa.
Arteak ireki plafarmorekin bat eginaz, 'Sortzen duguna izango gara' ekimena antolatu dute Eskoriatzan. Hartu zure kultura espazioa, kaleko ekintza, 11:30ean hasi eta 13:00etan amaituko da.
Kokitoren amona ipuina kontatzera joango da Aitor M. Vinagret, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko liburutegira datorren zapatuan. Saioa lau eta hamar urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta goizeko 11:30ean izango du hasiera.
Hartu zure kultura espazioa lelo hartuta Arteak Ireki ekimenak martxoaren 23rako Euskal Herri osoan deitu ditu mobilizazioak, eta Bergarako kultura sortzaile batzuk ere batu dira ekimenera. Atzo musikari bergarar batzuk Bule tabernan grabatutako bideo baten bidez iragarri dute zapaturako plana.
Eingeinke Elkarteak antolatutako irteera. 14:00etan, Akeitatik izango da irteera Aramaioko Unzueta sagardotegira. (Menu begetarianoa hartzeko aukera izango da) eta buelta, 18:30ean. Gehienez: 50 pertsona Sagardotegia+autobusa 35 euro. (10 euro fidantza + 25 euro autobusean) Izen-ematea: Fidantza 10 euro Inkernu tabernan. Azken eguna: martxoak 10
'¿Bailamos?' ikastaroan, hastapeneko swing dantza saioa eskainiko da Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Iraupena: 2 ordu (17:00etatik 19:00etara)Lekua: PilotalekuaPrezioa: 5 €Informazio gehiago: Kultura etxea (943 714 688). Izena emateko azken eguna: martxoaren 20a izango da.
Euskarazko emanaldia eta sarrera 5 euro izango dira. Inoiz ez al duzu galdetu nork asmatzen dituen esku jokoak? Nork fabrikatzen ditu? Nork erabakitzen du jendaurrean egin daitezkeenak? Zenbat truku mota dago? Nola sailkatzen dira?
VIII. Txinparta Bertsolari Txapelketako lehen final aurrekoa. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Ander Lizarralde 'Pertzi', Urko Egaña, Gorka Larrea 'Txapel', Maider Arregi, Joseba Lasagabaster, Beñat Alberdi, Bittor Zubiagirre, Xabier Pascual 'Pasku'. Oñatiko Txinparta bertso eskoliak antolatuta.
German Ormazabal eta Xabier Lizaso piano jotzaileak eta Andoni Egaña bertsolari eta idazlea elkartuko ditu Eta zer gehiago? ikuskizunak zapatuan, martxoak 23, Seminarixoko oholtzan (19:00).
'ArteakIreki' egitasmoaren bueltan, trikitilariak izango dira iluntzean. Ondoren, Gari Barandiaranek emanaldi akustikoa izango du, eta amaitzean, 22:30ak bueltan, Eñaut Zubizarreta musikariak eskainiko du kontzertua.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Emakumeen biharra du izenburu hirugarren urtez jarraian eta Martxoaren 8aren bueltan antolatu den erakusketak. Aurten herriko komertzioetako emakume langileak izan dira erreferente erakusketa artikulatzeko. Adin guztietako 27 emakumek hartu dute parte: pintura, marrazkiak, collage, eskultura, argazkiak, bideo eta bideo instalazioak, tapizak… Martxoaren 7an inauguratuko da, Aroztegin (19:30), eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.
Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean.