Janari bilketa Hotz Oñatik eta Zaporeak elkarteak antolatuta: Eroskin (Arantzazuko Ama kalekoa eta Errekaldekoa), SM Kooperatiban, BMn eta Errekaldeko dendan. Biltzen dena Zaporeak GKEak Lesbosen abian duen proiektura bidaliko dute oso-osorik. Bilduko duten janaria da: lekaleak, kontserbak –arraina, barazkiak, lekaleak–, olioa, barra energetikoak, pasta, arroza (Txerrikirik ez).
Urriko odol emate eguna. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Aste berdearen barruan, haurrei zuzendutako patin ikastaroa. (LH3-LH6) Luis Ezeizako kantxan. Aldiz, eguraldi txarra bada, frontoian egingo dute saioa. Bi ordutegi izango dira aukeran 16:45-18:00 edo 18:00-19:15.
Ihes-gela 9 urtetik gorako neska-mutikoentzat; 4-5 laguneko taldeak osatuko dituzte eta 20 minutuko saioak izango dira. Izena aldez aurretik eman behar da liburutegian: haurliburutegia@aretxabaleta.eus edo 943 08 10 01.
Oroimena borrokan eraiki ekimena antolatu du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak eta horren baitan Celestino Uriarteren bizitzan oinarritutako Kamarada dokumentala emango dute, eta ondoren, Juan Ramon Garairekin solasaldia egin.
Gozo Bergara topaketa antolatu dute Bidezko Elikadurak, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak, Elikaeneak eta Ereindajan Bergarak. 17:00-17:30. Izen ematea, materialen banaketa eta jardunaldien aurkezpena. 17:30-18.30. Lehen mahaia. Eskola-elikadura: Nola eraldatu gauzak ezer aldatzen ez denean. 18:30-19:30 Bigarren mahaia. Sukaldarien eta ekoizleen arteko aliantzak, gure sukaldeak egokituz.
Urriaren 12an ospatu zen pintura lehiaketako lanak ikusgai egongo dira asteburuan Sastiñan.
Ane Bastidak Hideane eta bere lagunak liburua aurkeztuko du. Horrekin batera, kontakizuna egingo du. Hideane, Kastorrena baserrian bizi da, Zaldibarren, bere ama eta lagunekin. Bat batean laino gris eta erraldoia ikusi dute. Nork lapurtu digu eguzkia? Antolatzailea: Elgetako liburutegia.
Ane Nafarrate, Ihana Iriondo eta Aitziber Jimenez de Aberasturik egindako Ja! Uraren krisia Chiapasen dokumentala emango dute eta ondoren solasaldia izango da.
Berriztagarrien makroproiektuen mehatxuaren aurrean, Adrian Almazán fisikoak Badago alternatiba: Euskal Herriarentzat deshazkundea hitzaldia emango du.
Urriaren 31tik azaroaren 3ra bitartean, Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatuta, Altsasun egingo duten Gazte Topagune Sozialista aurkezteko ekitaldia. Ondoren, Miren eta Oihan bikotearen kontzertu akustikoa.
Oztoporik ez leloarekin bi kontzertu antolatu dituzte. Mark Duti hirukote donostiarra eta Braulio izango dira oholtzan. Ondoren, etxeko DJek girotuko dute gaua. Sarrera: 8 euro.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Aurreko urteetako erreka garbiketen argazkiekin osatutako erakusketa buztin gelan. Martitzenetik zapatura 16:30etik 20:00etara. Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoarekin bat eginez Elgetako Udalak antolatutako Aste Berdearen barruan.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergara Hiria argazki lehiaketako lanak ikusgai izango dira urriaren 11tik 20ra bitartean, Arizondo argazki taldeak antolatuta. Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00; 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.