LH4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleendako topaketa Gau beltza liburuaren idazle Josu Ozaitarekin. Arratsaldean, 18:00etan, hitzaldia egingo du Ozaitak gazteendako zein helduendako. Antolatzailea: Elgetako liburutegia.
Aita Mari, elkartasunaren sinboloa Mediterraneoko ur zurrunbilotsuetan hitzaldia egingo du Izaskun Arriaran erizain eta itsas salbamendu humanitarioko boluntario aramaioarrak.
Aretxabaleta eta Eskoriatzako gazteen ongizate emozionalaren diagnostikoaren bigarren fasearen barruan hezkuntza ez formalaren baitako parte-hartze foroa egingo dute. Udal teknikariak eta zinegotziak elkartuko dira.
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatuta menopausian elikadurak duen garrantziaren gainean egingo dute berba.
Gau beltza liburuaren egile Josu Ozaitak Itzalitako kalabazen berpiztea delako hitzaldia egingo du liburutegian gazteendako zein helduendako. Antolatzailea: Elgetako liburutegia.
Kartzela Zaharreko Irakurketa Taldeak Markos Gimenoren Karteletrak proiektuaren gainean jardungo dute solasean Joseba Sarrionandia idazlearekin batera. Izena emateko: kolaxirratsaioa@gmail.com
Herri Foroaren ikasturte berriko lehen batzarra.
Oskar Alegria zinemagile nafarrak haren aitajaunak Artazutik Argiñanoko bordetara egiten zuen transhumantziaren bidea jaso zuen dokumentalean familiako Super-8 kamera zahar batekin. Zinemagilea bertan izango da solasaldirako. Sarrera: 3 euro.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Bergara Hiria argazki lehiaketako lanak ikusgai izango dira urriaren 11tik 20ra bitartean, Arizondo argazki taldeak antolatuta. Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00; 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.