Inaziotar Bidearen zati bat egingo dute. Aurrez eman behar da izena.
Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Eguna ospatuko dute, sanmartinetako egitarauaren baitan: 10:00 Montajea eta pankarta-jartzea. 13:00 Pikoteoa. 18:00 Solasaldia: Faxismoaren aurrean zer? 18:30 Txosna eta graffiti tailerra. 22:00 Kontzertuak txosnetan: Lepue zabaldu. 23:00 DJ Makilla inoxydable.
11:00 Udal Gobernuaren bisita Eguneko Zentrora. 12:00 Buruhandiei ongietorria. 19:30 Mozorro jaitsiera Burrunbazale txarangarekin eta alkate txikiaren izendapena. 20:00 Txosnagunearen irekiera - Mozorro onenari saria. 23:00 Erromeria: Mugi panderoa. 0:00 Larrain dantza. 1:00 Kontzertua txosnan: Estutu eta Babesgabe.
Palestina Askatu! plataformak deituta elkarretaratzea egingo dute plazan.
Codigo Neurotiko taldea eta haren lagunak izango dira Gaztetxeko oholtzan. Sarrera: 5 euro.
Herri Eguneko –urriak 4– talo taberna kudeatzeko deialdia. Aurkezten den taldearen ardura izango da: horniketa eta ustiaketa osoa. Lortutako irabaziak taldearentzat izango dira. Informazioa eta izen-ematea, kultura etxean: kultura.idazkaritza@onati.eus edo 943 78 03 53.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.