Irteera berezia egingo dute Enkarterrira. Aurrez eman behar da izena.
Emakumion Etxia barrutik ikusi eta ezagutu gura duten herritarrendako bisita gidatua. Euskaraz izango da.
Gimnastika erritmikoko taldeak ikasturte amaierako erakustaldia egingo du.
Xalbadorpe elkarteko bazkideendako ekintza. Txokolate-jana eta bingo saioa Ozkarbi elkartean.
Debagoieneko Antzerki Plataformaren erakustaldia.
Musika Eskolako ate irekiak egingo dituzte, instrumentuak ikusteko eta probatzeko.
Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek, ikasturte amaierako emanaldia egingo dute. Udako kultura eskaintza jasotzen duen Kalean egitarauko lehen ekitaldia izango da.
Jabetze Eskolak antolatuta Vogue dantza tailerra egingo dute Eider Sanchezek gidatuta; euskaraz izango da.
'Zinegoak' jaialdiko film laburren emanaldia.
Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia izango dute.
Gipuzkoako Federazioak Oñatin ospatuko du denboraldi amaierako gala nagusia. Amaitu berri den denboraldian nabarmendu diren jokalari eta klubak sarituko dituzte.
Ikusgarriak gara egitarauaren baitan. Anek, Oihanek eta La Furiak egingo dute berba, Kattalin Minerrek gidatuta. Ostean, DJa eta luntxa.
Arrasateko Emakume Txokoak, Morbor sexu askapen taldearekin elkarlanean landutako Ikusgarriak gara egitarauaren baitan, solasaldia antolatu du. Ikusgarriak gara, eta orain zer? Arrasateko LGTBIQ+ ahotsak izenburupean, mahai-inguru bat egingo da herriko hiru kideren bizipenak ezagutzeko: Ane, Oihan eta La Furia. Solasaldia Kattalin Minerrek (Eihera) gidatuko du. Saio honen helburua Arrasateko errealitate anitzak ikusaraztea, komunitatea sendotzea eta etorkizunera begira dauden beharrak eta erronkak partekatzea da. Mahai-inguruaren ostean, DJa eta luntxa egongo dira giroa borobiltzeko. Saioa irekia da. Herritar guztiak gonbidatuta daude, LGTBIQ+ errealitateak eta hausnarketak ezagutzera eta helburu du baita ere, eta batez ere, sexu eta genero disidenteen komunitatea sendotzea eta saretzea. Animatu!
Kartzela zaharraren 26. urteurreneko egitarauaren baitan, 18:30ean, soinu teknikari tailerra.
Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua argitaratu dute Markel Arriolabengoa aramaioarrak eta Iñaki Etxebeste arrasatearrak, Jakoba Errekondorekin batera, eta hilaren 18an aurkeztuko dute, 18:30ean hasita, ludotekan.
Musika gelako ikasleen ikasturte amaierako emanaldia, Espaloian.
Kontzertu akustikoa gaur Antixenako pintxo poteko egitarauan: Garazi eta Amaiur Barrena.
Yoga saioa Lagun Leku elkartean: 09:30ean eta 18:00etan. Ate irekiak.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Jana Fuentek gidatuta.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.