2026/06/18 18:30

SOLASALDIA: " Ikusgarriak gara eta orain zer? Arrasateko LGTBIQ+ ahotsak"

SOLASALDIA: " Ikusgarriak gara eta orain zer? Arrasateko LGTBIQ+ ahotsak"
Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

Arrasateko Emakume Txokoak, Morbor sexu askapen taldearekin elkarlanean landutako “Ikusgarriak gara” egitarauaren baitan, solasaldia antolatu du.

 

“Ikusgarriak gara, eta orain zer? Arrasateko LGTBIQ+ ahotsak” izenburupean, mahai-inguru bat egingo da herriko hiru kideren bizipenak ezagutzeko: Ane, Oihan eta La Furia. Solasaldia Kattalin Minerrek (Eihera) gidatuko du.

 

Saio honen helburua Arrasateko errealitate anitzak ikusaraztea, komunitatea sendotzea eta etorkizunera begira dauden beharrak eta erronkak partekatzea da. Mahainguruaren ostean, DJa eta luntxa egongo dira giroa borobiltzeko.

 

Saioa irekia da. Herritar guztiak gonbidatuta daude, LGTBIQ+ errealitateak eta hausnarketak ezagutzera eta helburu du baita ere, eta batez ere, sexu eta genero disidenteen komunitatea sendotzea eta saretzea. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak