Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Ikasturte amaierako erakustaldia.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Euskarazko irakurle taldearen ikasturteko azken saioa eta afaria. Liburua: Lakioa (Josu Garaikoetxea). Dinamizatzailea: Alaine Agirre.
Leizarra musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia izango dute.
18:30ean, trikiti ikasleen emanaldia Torresoroan. 19:30ean, Bergarako musika eskolako perkusio, txistulari eta trikitilariak kalean. 19:45ean, Gazte banda Zurrategiko kioskoan.
San Migel jaietan egiten den Beinke Loramendi dantza kudeatzeko bilera deitu du Loramendi euskara elkarteak.
Jon Basaguren musikari gasteiztarraren kontzertua 7x7 Kultura kalean ekimenaren baitan. Izaki Gardenak eta Pasadena taldeetako abeslaria ere bada.
Ferixa Nagusiko Jai Batzordearen azken batzarra jaien aurretik. Amaieran, luntxa egongo da.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute 250 trikitilarik, Kepa Junkeraren erritmora leloarekin.
Pake Leku elkarteko eskulanetako ikastaroetan egin dituzten lanen erakusketa Pake Lekuko tabernan.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Jana Fuentek gidatuta.