Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Mus txapelketa antolatu du Lagun Leku elkarteak. Izen-ematea momentuan, txapelketa hasi aurretik; bikoteka egin behar da.
Artzain eskolak eskaintzen duena bertatik bertara ezagutzeko ate irekiak. Edozein zalantza argitzeko edo informaziorako: artzaineskola@hazi.eus eta 688 68 97 25 telefonoan.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Morbor eta Miau taldeek antolatuta, eta Ikusgarriak gara egitarauaren baitan.
Mari Karmen Etxeberriak Erlezaintza eta eztien solasaldi-tailerra emango du.
Norbere karta natala sentitzeko gonbita, Izaro Susperregiren eskutik. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus edo 943-79 83 70.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Edorta Aiastuik gidatuta.
Kartzelako Irakurketa Taldearen 27. irakurketa proposamena izango da Hedoi Etxarteren Izen baten proposamena. Idazlea bertan izango da.
'Nola dantzatzen da Oñatin?' izeneko hitzaldia, Corpus jaien barruan. Hizlaria: Mikel Sarriegi. Antolatzailea: Oñatz dantza taldea.
Aste Zapatistaren barruan, haurrentzako antolatutako ekintza.
Euskarazko 15. spot lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.
Pantzart konpainiak Boli kalean antzezlana taularatuko du 7x7 Kultura kalean ekimenaren baitan. Txotxongilo, kanta eta poema ikuskizuna da Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta.
Elgeta Palestinarekin taldearen ekimena. Ozkarbipean izango dira 19:00etatik aurrera.
Ipuin saio musikatua egingo dute Maider Alcelayk eta Igor Salak.
Datorren ikasturterako matrikulazioa zabalik Jose de Azpiazu musika eskolan. Bi urtetik aurrerako guztiendako. Informazio gehiago 943 78 31 74 telefono zenbakian.
Kultur Ikastaroetako –zeramika, pintura eta eskulan dekoratiboak– ikasleen lanen erakusketa, zabalik.