Meatzerreka, Udala, Garagartza eta Gesalibar auzoak zeharkatuko dituzte. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
Antolatzailea: Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi saila. Izen-ematea ordaindu egin behar da.
09:00 Mondran Bike btt martxa Jose Maria Arizmendiarreta plazatik irtenda. 19:00 Haurren danborrada, Arrasate Musikaleko Musika Bandarekin. SUDCek antolatuta. Ibilbidea: Kulturola, Biteri plaza, Garibai etorbidea, Maalako errabala, Erdiko Kale, Herriko plaza. 10:00 TOPAiK! motobiraren bukaeran kontzertua, Otalora kalean.
Kurtzebarri eskolako kideek ikasturte bukaerako jaia ospatuko dute: 09:30 Muntaia auzolanean. 10:10-10:30 Tarta lehiaketarako tartak aurkeztu jangelan. 10:15 Txalaparta eta adarrarekin jaiaren hasiera. 10:30 Herri kirolak LHko ikasleentzat eta tailerrak HHko haurrentzat Herriko Plazan. Jarraian, Kurtzebarriko batukada, buruhandien laguntzarekin. 13:00 Eguzkiari agurra ikuskizuna. 14:30 Bazkaria frontoian. Bazkalostean, tarta lehiaketako irabazleen berri emango dute. 16:00 Puzgarriak eta jolasak. 16:00-18:00 Dantza eta musika frontoian. Aldi berean, bola-joko txapelketa. 18:00 Jasotze-lanak.
Olarako jaietan, gaur: 10:30ean, Haurrentzako tailerak Natur Eskolan 11:30ean, Liargarate Trikitizale taldearen kontzertua eta kalejira 12:00etan, Haurren mendi bizikleta irteera 14:30ean Auzo bazkaria eta ondoren bingoa 18:00etan, trikitilari, erraldoi eta txorimaloak 18:30ean, talogileak eta Naizena erromeria; 22:30 Tapia eta Leturia. Ondoren, triple txapelketa Ondoren DJ Japo, Banaine & Kapelas
Hotz Oñati elkarteak elkartasun azoka txikia jarriko du goizean zehar herriko plazan.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Manex Arriolabengoak gidatuta.
Ekainaren 12tik 14ra ospatuko dituzte jaiak. Honakoa da zapaturako antolatu duten egitaraua: 11:00 Meza karpan. Ondoren, San Joxepe koralaren emanaldia (kantu herrikoiak). 12:00 luntxa karpan. 17:00 Txirrindulari lasterketa LXXXIX San Antonio saria (Gipuzkoako eta Euskadiko banakako Erlojupeko txapelketa kadete mutilak). Arratsaldean zehar, poniak, buruhandiak eta haurrendako jolasak. 18:30 Sardina jana. 22:00 ZRP Azkaiter Pelox taldearen kontzertua.
Debagoieneko gazte feministen artean harremanak sendotu, saretu eta elkarrekin ondo pasatzeko topaketa: 11:30 Kedada, Herriko Plazan. Ostean, kafe-tertulia. 12:30 Poteo girotua Urbaltz tabernatik hasita. 14:00 Bazkaria (Txoko Feministan). Ondoren, bazkaloste musikatua. 19:30 Kontzertu akustikoa, Urbaltzen: Aintzira eta Izadi.
Aste Zapatistako azken eguneko egitaraua: 12:00, artisau eta bigarren eskuko azoka, plazan. 13:00, txupinazoa. 14:30, herri bazkari mexikarra. Txartelak salgai daude Inkernun, Urrestillan eta Txikibarren, 20 eurotan. Bazkalostean, Txikiren bakarrizketa, txapel mexikar jaurtiketa txapelketa, tonbola solidarioa eta zozketa zapatista.
Olaso dorrea euskaraz bisitatzeko aukera. Prezioa: Tarifa kontsultatu. Publiko orokorra. Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.
Columbus Fundazioaren RenHacer kontzertu solidarioa Arantzazun: 12:00etan, txelo kontzertua, kriptan 19:00etan, Donostiako orfeioa, basilikan
Bazkaria eta kontzertuak: Nokono, Malko, DDX, Lehen Lerroa eta DJ Maikiño.
Lau urtaroak ikuskizunarekin emango diote amaiera ikasturteari. Bi emanaldi egingo dituzte: 16:30ean eta 19:15ean. Sarrera: bost euro.
'Batxata salsa kuir' ikastaroa Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. LGTBIQ+ pertsonei irekia.
GaragArt taldearen laguntzarekin. Bost artisau-garagardo dastatzeko aukera. Izena emateko (25 euro): 688 78 61 75 edo Elma taberna. Leku mugatuak.
HUHEZIren 50. urteurreneko ekitaldiaren baitan, Nafarroako Down Sindromea Fundazioko 15 gazte eta 7 boluntariok osatzen duten taldeak kontzertua joko du.
'Cada dia nace un listo' filma (Espainia, 2026). Zuzendaria: Arantxa Echevarria. Iraupena: 97 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da 5,50 euro.
Argilunak dolu-prozesutik sortutako Komorebi Produkzioaken kale-emanaldi diziplinartekoa da. Galera baten ondorioz hasitako terapia, bizitza-eredua zalantzan jartzeko adierazpen bilakatu da. 2 dantzari eta artista bisual batek mugak esploratzen dituzte, mugen konplexutasuna zalantzan jarriz eta gainditzeko aukerak irekiz. Euriarekin, Seminarixoan.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Jana Fuentek gidatuta.