Ikasturteko seigarren ibilaldia egingo dute, Duintasuna elkartearen eskutik.
EskoZap taldeko kide Yurre Romaratezabalak hitzaldia egingo du Luis Ezeiza Herri Eskolan.
Garbigune ibiltaria Errementari plazan auzoan egongo da gaur, 10:30etik 21:00etara.
Aste Zapatistaren barruan antolatuta, Jose Arana egoitzakoekin udaberriko paseoa egingo dute herriko trikitilariek lagunduta.
'JO!' ikuskizuna. Umorezko antzezlana Anduriña Zurutuza eta Beatriz Elgezabal aktoreekin.
Aste Zapatistaren barruan antolatuta, Alaitzen taldearen kontzertua, Gernika plazan.
San Juan ukendua edo zazpi belar ukendua zelan egin irakatsiko du Garbiñe Larreak, sendabelar kontuetan adituak.
Josu Zabala Salegi 'Basajaun' kasuaren ikerketaren aurkezpena. Ilunpetik argitara ekimenaren aurkezpena.
Ikasturte amaierako saioa egingo dute, Amaia Garrok gidatuta.
Musika Eskolako Haize taldearen emanaldia.
Unai Serranok eta Saray Canok egingo dute berba. Irekia.
Hizlaira: Mikel Falxa - DIPCko ikerlaria. Antolatzailea: Kutxa Fundazioa, Dipc eta Jakindari. Laguntzailea: Laboratorium Museoa.
Aste Zapatistaren baitan, Duhma-Jazz eta Blueskon taldeen emanaldia egongo da. Palestinaren aldeko gazta apustu bat ere egingo dute.
Bakarrizketari sorpresak gaurko Antixenako pintxo poteko bakarrizketa saioan, Sarrera: zortzi euro arrunta, hiru euro murriztua. Arrano tabernan daude sarrerak salgai.
Ate irekiak artxibo historikoan, Aldundiak antolatuta: 11:00etean eta 17:00etan, euskaraz eta gazteleraz bietan Helburua da artxiboaren funtzionamendua eta artxibo-ondarea herritarrei gerturatzea.
EGUENEAN, HILAK 11 16:15: Uretako txirrista erraldoia. 19:00: Holi eta bits festa. 19:30: Txanpana eta otarrainxkak. 20:00 Kontzertua: Azkaiter Pelox (bakarlari moduan). Bitartean, garagardoa dastatzea Baobeer-en eskutik. BARIKUAN, HILAK 12 16:30 Domingo Iturbera bisita bizikletan. 17:00 Karakol lasterketa eta igel-toka zein mahai-futbol txapelketa. 18:00 Entzierroa zezenekin ume eta gaztetxoentzako. Ondoren, buruhandiak. 18:30 Disko Festa: AmaiaDJ. 19:00 DantzaShow-a 20:45 Haur eta gaztetxoentzako afari-merienda. 21:30 Auzo-afaria. 23:00 Erromeria: gauargi taldearekin. 00:00 Mojito jaia.
Kultur Ikastaroetako –zeramika, pintura eta eskulan dekoratiboak– ikasleen lanen erakusketa, zabalik.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.